XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eguzki ordulariak nola funtzionatzen duen eta itzalen bidez orienta gaitezkeela konturatzea.
- Makila bat
- Makila lurrean zut-zutik sartu eta sortzen duen itzala behatu.
- Itzalaren luzera neurtu.
Lurrean egin itzalak markatzen duen marra eta ipini zer ordutan egina izan den.
- Handik denbora batera (ordubetera, esate baterako) errepikatu behaketa eta markatu lehen bezala.
- Zer gertatu da?
Itzala luzatu ala laburtu egin da?
Lekuz aldatu al da?
Zergatik gertatu ote da hori?
- Nolakoa izango da itzala eguerdian?
Eta arratsaldean?
Jakin noiz izango den eta eztabaidatu gai honetaz ere.
- Hemen duzu txoko txiki bat iharduera egin ondoren atera dituzun ondorioak idazteko.